Orain 11 batzorde informatzaile ditu Udalak

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 27a, 07:36

Legegintzaldia hasi zenean baino bat gehiago, guztira hamaika batzorde informatzaile ditu Usurbilgo Udalak, astearte arratsaldean egin zen osoko bilkuran berri eman zutenez. Abenduaren 23ko ezohiko plenoan hain zuzen, Antolakuntza Batzorde Informatzaile berria eratzea onartu zuten. Baita haren osaera ere; alegia, aipatu batzordean, EHBildu, EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeak nortzuk ordezkatuko zituzten erabaki zen. Batzorde berri hau, lehen aldiz biltzekoa da egunotan.

Astearteko osoko bilkuran hain zuzen, aldaketa hau gogorarazi eta egun dauden batzordeak zeintzuk diren berri eman zen. Aipatu moduan, antolakuntzakoarekin 11 dira ekainean abiatu zen legegintzaldi berri honetarako osatu diren batzorde informatzaileak:

-Ogasuna eta kontuen batzorde berezia.

-Hezkuntza eta garapena.

-Nekazaritza eta ingurunea.

-Hirigintza.

-Zerbitzuak eta obrak.

-Kultura, euskara eta gazteria.

-Pertsonala.

-Parekidetasuna eta aniztasuna.

-Osasun eta gizarte zerbitzuak.

-Kirola.

-Antolakuntza.