2016ko udal aurrekontuak, behin betiko onartuak

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 27a, 08:01

Usurbilgo Udalak finkatua zuen epearen baitan erreklamaziorik egon ez denez, automatikoki behin betiko onartuak geratu dira 2016. urterako udal aurrekontuak, asteazken honetako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitara eman duenez. Ondoko zenbakiotan ikus daitekeenez, guztira 10.705.129 euro izango ditu Usurbilgo Udalak, aurtengorako aurreikusiak duten egitasmoetarako:

2016ko udal aurrekontuak

Sarreren egoera (eurotan)

-Zuzeneko zergak: 2.859.200.

-Zeharkako zergak: 454.000.

-Tasak eta bestelako sarrerak: 2.034.145.

-Transferen­tzia arruntak: 4.859.957.

-Ondarezko sarrerak: 21.500.

-Inber­tsio errealak besterengana­tzea: 476.327.

Guztira: 10.705.129.

Gastuen egoera (eurotan)

-Per­tso­nal gastuak: 3.755.922.

-Ondasun arrunten erosketa: 4.721.675.

-Finan­tza gastuak: 30.000.

-Transferen­tzia arruntak: 775.508.

-Inber­tsio errealak: 990.422.

-Kapital transferen­tziak: 91.602.

-Pasibo finan­tza­rioak: 340.000.

Guztira: 10.705.129.

Plantilla Organikoa ere, behin betiko onartua

Normalean, udal aurrekontuekin batera bideratzen da udal Plantilla Organikoa eta Lanpostuen Zerrenda. 2016koa, hasieraz onartua zegoen. Aurrekontuekin gertatu bezala, jendaurrean egon den 15 eguneko tartean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu eta behin betiko onartua geratua da.