Usurbil K.E.-ko kadete neska, mutil eta jubenil neskek, Euskal Ligan lehiatzen segi ahal izateko promozio sektoreak jokatuko dituzte asteburuan. Usurbil K.E.-tik berri eman dutenez, jubenil mutilek bermatua dute Euskal Ligan jokatzen segitzea. Edozein kasutan, jubenil mutilak, gainerako aipaturiko eskubaloi taldeekin batera, jardunaldi garrantzitsu baten atarian dira.
Promozio sektore bakoitzean, 8 talde lehiatuko dira guztira, 2 multzotan banatuta. Segidan, Usurbil K.E.-etik berri eman dutenez, usurbildarrek non eta noren aurka jokatuko duten. Egunotan emango dira ezagutzera, neurketen ordutegiak:
Euskal Liga jokoan
Epea: urtarrilak 29-31.
Kadete neskak
Tokia: Muskiz (Bizkaia).
Aurkariak: Pulpo (Zumaia, Gipuzkoa), Bar Alaiki (Gasteiz, Araba) eta Muskiz (Bizkaia).
Kadete mutilak
Jokalekua: Elgoibar (Gipuzkoa).
Aurkariak: Elgoibar (Gipuzkoa), Escolapios (Bilbo, Bizkaia) eta Urnieta (Gipuzkoa).
Jubenil neskak
Jokalekua: Urduliz (Bizkaia).
Aurkariak: Urduliz (Bizkaia), Egia (Donostia, Gipuzkoa) eta Aloña Mendi (Oñati, Gipuzkoa).