301 dira jada, Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" probarako izena eman dutenak

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 28a, 08:00

Azken hiru egunotan, bikoiztu egin da iganderako antolatu duten Irisasi BTT "Hotzak akabatzen" probarako izen emate kopurua. Ostegun goiz honetarako jada, 301 lagun ziren kirol probarako apuntatuak zeudenak.

Gipuzkoarrak gehienak, nahiz Euskal Herriko beste txoko batzuetatik ere parte hartzekotan izan. Tartean, nola ez, usurbildarrak ditugu. Momentuz, 33 herritar animatu dira:

-Aitzol Agirre.

-Garazi Basurto Korta.

-Boris Campoo.

-Mikel Castresana Etxeberria.

-Axier Dominguez Prieto.

-Erramun Erro Aizpurua.

-Antonio Garcia Navajas.

-Jonathan Garmendia Moreno.

-Imanol Goenaga Urbistondo.

-Jokin Iartza Zubiria.

-Asier Iturralde Sarasola.

-Aitor Izagirre Lopetegi.

-Tito Izagirre Godineau.

-Aitor Jauregi Urdampilleta.

-Juan Korta Etxeberria.

-Iñaki Korta Hernandez.

-Beñat Lacar Camino.

-Xabier Lazkano Tapia.

-Aritz Martin Lizaso.

-Diego Martinez Gomez.

-Iurgi Mendiluze Zuloaga.

-Eñaut Pagola Bereziartua.

-Joseba Pellejero Alkorta.

-Jose Manuel Regueira Lopez.

-Iñaki Rekondo Etxeberria-Berreiartza.

-Unai Sagarzazu.

-Gabi Sarasola Ibargoien.

-Miguel Suescun Etxeberria.

-Cristopher Tollan.

-Eneko Urdangarin.

-Jon Mikel Zabala Arizmendi.

-Javier Zubiria Ayerza.

-Eñaut Zuriarrain Urdanpilleta.

Izen ematea zabalik, urtarrilaren 30era arte

Irisasi BTT "Hotzak akabatzen", urtarrilaren 31n ospatuko da. Goizeko 09:30etan abiatuko dira mendi bizikletako proba honetan parte hartzera animatzen diren kirolariak frontoitik. Haientzat guztientzat, zabalik dago jada izen ematea urtarrilaren 30era arte, kirolprobak.com atarian. 15 euro ordaindu beharko dituzte federatuek, 18 euro federatu gabeek. Euskal Herri luze eta zabaleko kirolariak dira, apuntatukoen artean. Baita etxekoak ere.

Gogoan izan, hilaren 30era arte zabalik jarraituko du izen emateko epeak. Baina proba egunean bertan, 09:15ak baino lehen ere apuntatzeko aukera egongo da; 22 euroren truke (bai federatu zein federatu gabeek). Proba, 15 urtetik gorakoei zuzendua dago.

Oparien zozketa

Parte hartu asmo dutenek, bi ibilbide izango dituzte aukeran; motza, 25-30 kilometro ingurukoa; eta luzea, 40 kilometro ingurukoa. Antolatzaileek ohartarazi dutenez ordea, "ibilbidea aldatu daiteke, eguraldiaren baldintza eta mendiaren egoeraren arabera". Bidean, asistentzia eskaini eta janari eta edari beroa banatuko da.

Proba amaieran, bizikletak garbitzeko mangerak izango dira, dutxen zerbitzua Oiardo Kiroldegian, Craft markako kirola egiteko kamiseta eta Saizar botila sagardo bana jasoko du partaide bakoitzak, hamaiketakoarekin batera. Opari gehiago irabazteko aukera egongo da, egingo diren zozketetan. Informazio gehiago: andatzamendizale.info

350 lagun iaz

500 partaiderentzako lekua dago Irisasi BTT "Hotzak akabatzen" 2016 proban. Iaz 350 lagun erakarri zituen hitzorduak. Hotz galanta egin zuen, baina egun eguzkitsua suertatu zen. Ia aurten zer nolako giroa egokitzen den. Iazko irudiak, hemen: Irisasi BTT "Hotzak akabatzen" 2015