Paleta goma txapelketako neurketa 19:30etan Aginagan

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 28a, 08:45

Pilota neurketak egunotan Aginagan eta Usurbilen. Hasteko, ostegun honetan, paleta goma txapelketari loturiko partida Aginagan, 19:30etan hasita. Hiru neurketa jokatuko dira bestalde, ostiral iluntzeko 20:00etatik aurrera Usurbilgo frontoian.

Gogoan izan azkenik, Pagazpek igande honetan, 17:00etan jokatuko duela Euskal Herriko Klub Arteko Txapelketako finala Amezketako Larrunarri frontoian, Tolosako Aurrera Saiaz taldearen aurka:

Urtarrilak 28, osteguna

Ordua: 19:30.

Tokia: Aginagako Ariztitxo pilotalekua.

Neurketa:

Udaberri Txapelketa:

Paleta goma, 1.maila: Pagazpe 2 (Xabier Errasti-Aritz Urdanpilleta)-Loiolatarra

Urtarrilak 29, ostirala

Ordua: 20:00.

Tokia: Usurbilgo frontoia.

Udaberri Txapelketari loturiko neurketak:

-Kadeteak 3.maila: Pagazpe (Peru Aranburu-Alain Ramos)-Antigua

-Kadeteak 1.maila: Pagazpe (Jon Zumeta-Aimar Iruretagoiena)-Tolosa 5

Euskal Herriko Txapelketako neurketa:

-Eskuz banaka: Pagazpe (Ander Quina)-Bergara

Urtarrilak 31, igandea

Ordua: 17:00.

Tokia: Amezketako Larrunarri frontoia.

Neurketak:

-4 t´erdian: Elola-Quina

-Banaka: Urretabizkaia-Santxo

-Binakako neurketa: E. Labaka-Arratibel Urbieta-Gorrotxategi

Informazio gehiago: pilotabizi.com