Usurbil K.E.-ko kadete neska, mutil eta jubenil neskek, Euskal Ligan lehiatzen segi ahal izateko promozio sektoreak jokatuko dituzte asteburuan. Usurbil K.E.-tik berri eman dutenez, jubenil mutilek bermatua dute Euskal Ligan jokatzen segitzea. Edozein kasutan, jubenil mutilak, gainerako aipaturiko eskubaloi taldeekin batera, jardunaldi garrantzitsu baten atarian dira.
Promozio sektore bakoitzean, 8 talde lehiatuko dira guztira, 2 multzotan banatuta. Segidan, Usurbil K.E.-etik berri eman dutenez, usurbildarrek non, noiz eta noren aurka jokatuko duten. Jubenil nesken kasuan izan ezik, gainerakoan ordutegiak zehaztuak daude:
Euskal Liga jokoan
Epea: urtarrilak 29-31.
Kadete neskak
Tokia: Muskiz (Bizkaia).
Aurkariak: Pulpo (Zumaia, Gipuzkoa), Bar Alaiki (Gasteiz, Araba) eta Muskiz (Bizkaia).
Neurketen egutegia:
-Urtarrilak 29: 18:00 Usurbil K.E.-Ttakun Taberna Pulpo KE
-Urtarrilak 30: 16:15 Usurbil K.E.-Bar Alaiki Eharialdea
-Urtarrilak 31: 12:00 C.B. Muskiz-Usurbil K.E.
Kadete mutilak
Jokalekua: Elgoibar (Gipuzkoa).
Aurkariak: Elgoibar (Gipuzkoa), Escolapios (Bilbo, Bizkaia) eta Urnieta (Gipuzkoa).
Neurketen ordutegia:
-Urtarrilak 29: 19:15 Deka Elgoibar-Usurbil K.E.
-Urtarrilak 30: 11:15 Usurbil K.E.-Escolapios
-Urtarrilak 31: 12:45 Urnieta Itxaso Arraindegia-Usurbil K.E.
Jubenil neskak
Jokalekua: Urduliz (Bizkaia).
Aurkariak: Urduliz (Bizkaia), Egia (Donostia, Gipuzkoa) eta Aloña Mendi (Oñati, Gipuzkoa).
Neurketen egutegia:
-Urtarrilak 29: 18:30 Usurbil K.E.-BM Urduliz.
-Urtarrilak 30: 17:00 Egia Reformas Vega-Usurbil K.E.
-Urtarrilak 31: 11:30 Usurbil K.E.-Aloña Mendi KE