Gure Pakea Elkartearen urteko batzar nagusia 16:30etan

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 29a, 08:00

Hilabeteko azken ostiral honetarako deitu du Gure Pakea Elkarteak, urteroko ohiko batzar nagusia. Deialdi bakarra egin dute; urtarrilaren 29rako, arratsaldeko 16:30etan, Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen egoitzako ekitaldi aretoan. Honatx jorratuko dituzten gaien zerrenda osoa:

1-Lehendakariaren agurra.

2-Aurreko biltzar nagusiaren akta irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.

3-2015eko memoria irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.

4-Honako hauek irakurtzea eta onartzea, hala badagokie:

A-2015/12/31ko diru sarreren eta gastuen balantzea.

B-2015/12/31n itxitako diru egoeraren balantzea.

5-2016. urtean egin daitezkeen aktibitate berrien proposamenak.

6-Galde-erantzunak.