Kirol taldeak, asteburuan etxetik kanpo jokatuko dituzten neurketei begira

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 29a, 08:35

Urtarrila amaitzeko kirol agenda betea asteburuan; herriko taldeek etxean izango dituzten eskubaloi, futbol eta pilota neurketekin batera, aipatzekoak oraingoan, herritik kanpo jokatuko dituzten zenbait hitzordu ere.

Batetik, asteburu osoan Usurbil K.E.-ko kadete neska eta mutilek eta jubenil neskek Euskal Ligan lehiatzen segi ahal izateko promozio sektoreetan parte hartuko dute, Muskizen, Elgoibarren eta Urdulizen hurrenez hurren. Bestalde, Pagazpe elkarteak 2. Euskal Herriko Klub Arteko Pilota Txapelketako finala jokatuko du igandean Amezketan, Tolosako Aurrera Saiaz taldekoen aurka. Asteburuko kirol agenda osoa hemen:

Urtarrilak 29, ostirala

Ordua: 20:00.

Tokia: Usurbilgo frontoia.

Udaberri Txapelketari loturiko neurketak:

-Kadeteak 3.maila: Pagazpe (Peru Aranburu-Alain Ramos)-Antigua

-Kadeteak 1.maila: Pagazpe (Jon Zumeta-Aimar Iruretagoiena)-Tolosa 5

Euskal Herriko Txapelketako neurketa:

-Eskuz banaka: Pagazpe (Ander Quina)-Bergara

Urtarrilak 31, igandea: 2. Euskal Herriko Klub Arteko Txapelketako finala

Ordua: 17:00.

Tokia: Amezketako Larrunarri frontoia.

Neurketak:

-4 t´erdian: Elola-Quina

-Banaka: Urretabizkaia-Santxo

-Binakako neurketa: E. Labaka-Arratibel Urbieta-Gorrotxategi

Informazio gehiago: pilotabizi.com

Futbola Haranen

Urtarrilak 30, larunbata

09:00 Alebin neskak: lagun artekoa.

10:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Amara Berri K.E. “B”

12:00 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Ostadar S.K.T. “A”

15:30 Preferente mailako taldea: Usurbil F.T.-Soraluze C.F.

Urtarrilak 31, igandea

Egunean zehar, alebin federatuen lagun arteko neurketa.

Eskubaloia Kiroldegian

Urtarrilak 30, larunbata

10:00 Infantil neskak Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Ereintza C

Urtarrilak 31, igandea

09:00 Infantil mutilak, Gipuzkoako Selekzioaren kontzentrazioa.

10:45 Senior neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Aiala Zarautz K.E.

12:00 Alebin neskak, Errendimendua, Gipuzkoako Txapelketa: prestakuntza saioa.

Gipuzkoako Selekzioa

Usurbil K.E.-ko jokalariok deitu dituzte selekziorako. Udarregi A taldetik, Julen Lejardi, Manex Irazabal eta Jon Mikel Elexpe. Udarregi B taldetik, Eneko Furundarena, Xabi Olazabal, Amets Aburruza, Harri Bruño eta Mario Perez.

Euskal Liga jokoan, kadete eta jubenilek

Euskal Ligan jokatzen segitzeko promozio sektoreak: urtarrilak 29-31.

Kadete neskak

Tokia: Muskiz (Bizkaia).

Aurkariak: Pulpo (Zumaia, Gipuzkoa), Bar Alaiki (Gasteiz, Araba) eta Muskiz (Bizkaia).

Neurketen egutegia:

-Urtarrilak 29: 18:00 Usurbil K.E.-Ttakun Taberna Pulpo KE

-Urtarrilak 30: 16:15 Usurbil K.E.-Bar Alaiki Eharialdea

-Urtarrilak 31: 12:00 C.B. Muskiz-Usurbil K.E.

Kadete mutilak

Jokalekua: Elgoibar (Gipuzkoa).

Aurkariak: Elgoibar (Gipuzkoa), Escolapios (Bilbo, Bizkaia) eta Urnieta (Gipuzkoa).

Neurketen ordutegia:

-Urtarrilak 29: 19:15 Deka Elgoibar-Usurbil K.E.

-Urtarrilak 30: 11:15 Usurbil K.E.-Escolapios

-Urtarrilak 31: 12:45 Urnieta Itxaso Arraindegia-Usurbil K.E.

Jubenil neskak

Jokalekua: Urduliz (Bizkaia).

Aurkariak: Urduliz (Bizkaia), Egia (Donostia, Gipuzkoa) eta Aloña Mendi (Oñati, Gipuzkoa).

Neurketen egutegia:

-Urtarrilak 29: 18:30 Usurbil K.E.-BM Urduliz.

-Urtarrilak 30: 17:00 Egia Reformas Vega-Usurbil K.E.

-Urtarrilak 31: 11:30 Usurbil K.E.-Aloña Mendi KE