Garazi Basurto Korta, estreinakoz Irisasi BTT proban parte hartzear

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 29a, 09:13

Familiatik datorkio txirrindularitzarako zaletasuna. Txapelketak telebistaz segitzen zituen lehen. Denboraldi luzez futbolean aritu ostean, azken urte honetan hasi du kirol jarduera honetako ibilbidea, 10 urte zituen bizikleta batekin. “Hasi naiz eta hor segitzen dut”, hala dio Garazi Basurto Kortak. Usurbildarrak estreinakoz parte hartuko du, iganderako antolatu duten Irisasi BTT “Hotzak akabatzen” proban. Abiatzeko gogotsu dago, eta hasitako bideari segida emateko prest.

Kirol jarduera honetan hasi berria zara?

Garazi Basurto Korta: Duela urtebete hasi nintzen. Lehengusuak urtero gelditzen ziren bizikletan ibiltzeko. Inbidia eman zidaten, proba moduan hasi eta gustatu zitzaidan. Ordutik astean behin saiatzen naiz joaten, normalean Andatzara.

Zer moduzko hasiera izan duzu?

Laupabost urte baziren bizikleta ukitu ere egin ez nuela. Hasieran Andatza igotzea kosta zitzaidan. Baina igotzea lortu nuenez, gustua hartu eta hala segi nuen.

Igandeko probarako zirkuitua ezagutuko duzu honenbestez.

Lehengusu batzuk bai joan ziren antolatzaileekin eta azaldu digute ibilbidea nolakoa den. Zirkuitu bera egitera joan nintzen, bideak nolakoak diren ikusteko.

Pistak zer egoeratan bilatu dituzu?

Bada zuhaitzak ateratzen aritu diren bide zati bat, hor lokatza dago. Baina halere eremu laua da eta bertatik pasa zaitezke. Aldapa izan bazen agian ez. Gero pinutegitik jaistean, agian lokatza egongo da. Baina eroriz gero ez du garrantzirik, lurra biguna dago eta.

Egingo duzun ibilbideak zer berezitasun ditu, zer du erakargarritik zaletuontzat?

Ibilbide motza egingo dut. Motza ez da zaila, denok egiteko modukoa eta polita da. Bidezidorrak ditu, jaitsiera pinu artetik egiten da. Ez zoaz beti pistatik, betiko bidea egiten, desberdina da. Ibilbide luzea ere gogorragoa baina polita da baita ere.

Proba hau baldintza gogorretan ospatzeko antolatua da. Baldintza gogorren zaletuak zarete baita, kirol ekimenotan parte hartu ohi duzuenak?

Lokatz pixka bat baldin badago ez dit axola. Kontua da, gero gogorragoa egiten dela baldintza horiekin bizikleta gainean aritzea. Berez egunotarako nahiko eguraldi ona iragarri dute. Gero kontua da zenbat jende pasatzen den zure aurretik eta horrek uzten duen lokatza.

Norbera eta bizikleta prestatu behar iganderako.

Jendea bai prestatzen dela gustura, denbora ona egiteko. Ni proba bukatzera noa. Andatzara igotzen ari naiz bideetara ohitzeko, baina espresuki ez naiz asko prestatzen ari.

Aurrez izena eman duen neska bakarrenetarikoa zara. Emakumeen parte hartzea zergatik da hain txikia?

Bizikletan errepidean ibiltzen diren neskak ezagutzen ditut, baina mendian ibiltzen direnak gutxiago dira. Ez diete atentzioa ematen agian. Egia da baita, jendeak ere azken egunera arte itxaroten duela izen emateko, batez ere zer nolako eguraldia izango den ikusi arte. Beste urteetan neskak atera izan dira, egunotan animatuko dira gehiago. Ni osaba eta lehengusuarekin aterako naiz.

Probarako izena ematen duenak zer aurkituko du igandean?

Aurreko urteetan ez dut parte hartu izan. Esan dutenagatik nahiko gogorra izan da. Baina aurten ibilbide motza egin nahi duenak, ez du zailtasun handirik. Oso polita da. Lehenengo aldapa igo, goraino igo eta gero dena aldapa behera da. Jendea errazago animatuko da, batez ere ni bezalakoak; asko ibili gabe, gustura aritzen direnak. Horiek animatu beharko lukete.

Ugaritzen ari dira mendiko probak ere?

Geroz eta gehiago daude. Pertsonalki gustukoagoak ditut mendikoak errepidekoak baino. Errepidekoak aspergarriagoak iruditzen zaizkit. Mendian pista batetik zoaz, gero baso tartetik sartzen zara. Gogorragoa da baina politagoa. Ibilgailu tarteetan baino lasaiago ibiltzen naiz. Nekatuz gero erritmoa mantsotu eta ez da ezer pasatzen. Bestela buelta eman eta kito.

Igandeko saioaren ostean, zer asmo duzu?

Iaz bi probetan parte hartu nuen; apirila aldera Lasartekoan parte hartu nuen, Andatzan izan zen baita. Beste batean Goizuetara joan nintzen. Bizikletan hasi berria nintzen eta oso nekatuta bukatzen nuen. Irisasiko probako ibilbidea egin nuenean ordea gustura iritsi nintzen etxera, ez nintzen nekatuta iritsi aurrekoetan bezala. Entrenatzen segiko dut, eta antolatzen diren proben arabera, parte hartzen jarraituko dut.

Izen ematea zabalik oraindik

Eguna: urtarrilak 31, igandea.

Ordua: 09:30.

Ibilbideak: 30 eta 40 kilometrotako ibilbide bana aukeran

Irteera/helmuga: frontoia.

Zerbitzuak:

-Ibilbidean zehar: janaria, edari beroa eta asistentzia.

-Helmugan: hamaiketakoa, dutxak Oiardo Kiroldegian eta bizikletak garbitzeko mangerak frontoian.

Parte hartzaileentzat: kirolerako kamiseta opari eta zozketa opari ugari.

Izen ematea: kirolprobak.com atarian, urtarrilaren 2tik 29ra. 15 euro federatuek, 18 euro federatu gabeek. Proba egunean (09:15ak baino lehen), 22 euro denentzat.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza BTT.

380 lagun izen emanda

Iazko 350 laguneko parte hartzaile kopurua gainditu dute igandeko ediziorako. Ostiral goiz honetan jada, 380 kirolari apuntatuta ziren urtarrilaren 31ko probarako. 41 usurbildar tartean:

-Aitzol Agirre.

-Oroitz Altuna Ibarguren.

-Garazi Basurto Korta.

-Boris Campoo.

-Mikel Castresana Etxeberria.

-Axier Dominguez Prieto.

-Hodei Elizalde Astigarraga.

-Erramun Erro Aizpurua.

-Antonio Garcia Navajas.

-Jonathan Garmendia Moreno.

-Imanol Goenaga Urbistondo.

-Jon Guembe Urra.

-Jokin Iartza Zubiria.

-Asier Iturralde Sarasola.

-Aitor Izagirre Lopetegi.

-Tito Izagirre Godineau.

-Aitor Jauregi Urdampilleta.

-Juan Korta Etxeberria.

-Iñaki Korta Hernandez.

-Beñat Lacar Camino.

-Xabier Lazkano Tapia.

-Aritz Martin Lizaso.

-Diego Martinez Gomez.

-Iurgi Mendiluze Zuloaga.

-Matias Pagola.

-Eñaut Pagola Bereziartua.

-Joseba Pellejero Alkorta.

-Jose Manuel Regueira Lopez.

-Iñaki Rekondo Etxeberria-Berreiartza.

-Joxeba Rekondo Etxeberria-Berreiartza.

-Cesar Antonio Rufo Crespo.

-Unai Sagarzazu.

-Martxelo Sanchez Blazquez.

-Gabi Sarasola Ibargoien.

-Miguel Suescun Etxeberria.

-Cristopher Tollan.

-Gorka Uranga Garcia.

-Eneko Urdangarin.

-Jon Mikel Zabala Arizmendi.

-Javier Zubiria Ayerza.

-Eñaut Zuriarrain Urdanpilleta.