Ezagutzera eman ditu Etxeratek, antolatua zuen zozketako zenbaki sarituak

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 29a, 16:45

Etxerat, euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak antolatua zuen errifa zenbakien zozketa egin berri du. Usurbilen Nahi Ditugu! elkartetik berri eman dutenez, “zorte hobea banatzea espero bagenuen ere, Usurbilen saldu ditugun zenbakien artean ez dago irabazlerik (gureak 26.000 zenbakiaren ingurukoak ziren). Hurrengo batean izango ote da... zoritxarrez, eta gure nahiaren kontra, elkartasun ekonomikoa eskatzeko premian izango baikara berriro ere. Ojala oker izango bagina! Horrek esan nahiko luke gure senideak alboan ditugula eta halako laguntza-eskaerak egiteko beharrik ez genuela izango. Dena dela, eskerrak beren ekarpena egin diguten herritar guztiei. Babes horrek eusteko indarra ematen digu. Biba zuek!!!”.

Zenbaki sarituak

1.saria, Kubara bidaia: 15.511 (erreserba zenbakia, 55.290)

2.saria, asteburu pasa landetxe batean: 01.929 (erreserba zenbakia, 44.761)

3.saria, sagardotegia: 08.352 (erreserba zenbakia, 06.787).

4.saria, parapente hegaldia: 24.037 (erreserba zenbakia, 40.878).

5.saria, preso bisita bidaia: 20.769 (erreserba zenbakia, 50.501).

Oharra: saria jasotzeko 30 eguneko epea dago.

Informazio gehiago: etxerat.eus

Elkarretaratzea 

Euskal preso, iheslari eta haien senideen eskubideen aldeko hileroko elkarretaratzea egin berri da ostiral iluntze honetan Mikel Laboa plazan, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituta.

Herriko presoei idazteko helbideak

Xabier Aranburu Muguruza

C.P. Herrera de la Mancha, Mód. 1

Apartado 77

13200 Manzanares (Ciudad Real)

Olatz Lasagabaster Anza

Centro de Cumplimiento de Foncalent-Módulo Mujeres

Pgno de la Vallonga s/n-Aptdo. 5050

03113 Alacant

Patxi Uranga Salbide

Centro de Cumplimiento de Foncalent

Polígono de la Vallonga s/n-Aptdo 5050

03113 Alacant