2016ko Argia Sariak, jabeen eskuetan dira

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 29a, 17:21

Banatu berri dituzte Atxega Jauregian, 2016ko Argia Sariak. 27. edizio honetako sarituen artean, iaz NOAUA! Kultur Elkarteak proiektaturiko "Loreak" filma dago. Merezimenduzko Argia Saria jaso du Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren lanak, "euskal zinemarentzat orain arte ireki gabeko ateak zabaldu dituelako".

Ondoko irudian dituzue aurtengo sarituak, eta segidan, arloz arlo, sari bakoitza nork jaso duen:

-Ikus-entzunezko Argia Saria: Hiru Damatxo taldearen Gure Bazka elkarrizketa sortarentzat.

-Sustapen Ekintzari dagokion Argia Saria: Gora Gasteiz! ekimenarentzat.

-Prentsa idatziaren arloko Argia Saria: "Can: eta hemen ez da ezer gertatu" liburuaren egile Joxerra Senar kazetariarentzat.

-Internet arloko Argia Saria: azpitituluak.com webgunearentzat.

-Irrati arloko Argia Saria: Euskal Irratien "Goiz Berri" saioarentzat.

-Merezimenduzko Argia Saria: "Loreak" filmarentzat.

Irudia: Argia.