Mikel Laboa plaza, energia berriztagarrien gunea gaurkoan

Noaua Aldizkaria 2016ko urt. 30a, 13:00

Energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren azoka ospatu da larunbat goizean Mikel Laboa plazan. Lanbide Eskola eremu honetan egiten ari den lanketaren erakusleihoa izan da. Hainbat sistema ikusi eta ezagutzeko aukera egon da; eguzki panelak, berotze sistemak, ibilgailu elektrikoa...

Sutegi erakustareotan ere, etxeko argi eta bestelako kontsumoen inguruko argibideak eskaini dituzte hitzaldi batean. Arlo honetan emateke izan ditzakegun hainbat aurrerapausoen inguruan informatu eta kontzientziatzeko gunea izan dugu Mikel Laboa plazakoa.