Iaz 350 izan ziren parte hartu zutenak. Aurtengorako 459 lagunek izena emana zuten aurrez. Eta kirolari gehiago animatu dira igande goiz honetan, azken orduan. Martxan den Irisasi BTT "Hotzak akabatzen" 2016ko parte hartzea itzela izaten ari da. Proba hasi aurretik Mikel Laboa plazak zuen itxura horren guztiaren erakusgarri. 09:30ak inguruan abiatu dira txirrindulariak Andatza aldera. Goizeko azken ordurako espero dira Kaxkoan. Tartean, hainbat usurbildar. Bideo eta argazkion bildu dugu, proba hasi aurreko tartea, eta kirolariak irteera puntutik abiatu direneko unea.