EHBilduk deituriko herri batzarra asteazkenean

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 1a, 09:00

Hauteskundeen balorazioa egin eta inbestidura saioaz eta hurrengo hilabeteetako lan lerroez hitz egiteko herri batzarra deitu du Usurbilgo EHBilduk, koalizioa udalerrietan egiten ari den “Jaikiz” dinamikari loturiko bilera errondaren baitan. Batzarra, asteazken honetan, otsailaren 3an izango da, iluntzeko 19:00etan hasita Potxoenean.

“Urte berriarekin batera eta hauteskundeen zurrunbilotik distantzia bat hartuta, berriz ere deialdi batekin gatoz. EHBildu guztion hitzekin, proiektuekin eta hausnarketekin egin nahi dugulako garrantzitsua iruditzen zaigu denon artean egitea hauteskundeen balorazioa, inbestidura berriaren aurrean hartu beharreko jarrera erabakitzea eta hemendik aurrerako lan lerroak zeintzuk izan behar duten hitz egitea”, Usurbilgo EHBildutik aditzera eman dutenez.

Herri batzarra

Eguna: otsailak 3, asteazkena.

Ordua: 19:00.

Tokia: Potxoenea.

Deitzailea: Usurbilgo EHBildu.

Gai zerrenda:

1-Hauteskundeen balorazioa.

2-Inbestidura saioa.

3-Hurrengo hilabeteetako lan lerroak.