Jairik jai, neguko festa giro betean ospatuko dugu abiatu berri dugun astea. Santa Ageda bezpera izango baitugu osteguna, otsailaren 4a; koplak abestera irtengo dira ikastetxeak. Eta biharamunetik aurrera, otsailaren 5ean eta 6an Inauteriez mozorrotuko zaigu udalerria. Honatx gaurkoz hiru egunotarako antolatu diren ekitaldien zerrenda:
Otsailak 4, osteguna
Aginagako Eskola Txikia
Goizean, Aginagatik barrena koplak abesten irtengo dira Eskola Txikikoak.
Udarregi Ikastola
15:00 LH-koen irteera. Osatuko duten ibilbidea: Ikastola gorria-Bordatxoko biribilgunea-Puntapax kalea-Kale Zahar-Eroskiko biribilgunea -Zubiaurrenea kalea-Bordatxoko biribilgunea-pilotalekua (eguraldi txarra egiten badu, 16:10ean ikastolatik atera eta frontoira jaitsiko dira).
15:40 DBH-koen irteera. Osatuko duten bidea: ikastola-Artzabal-beheko farmazia-Elizaren alboko harmailak-pilotalekua.
16:00 HH-koen irteera ikastolatik frontoirantz (eguraldi txarra egiten badu, emanaldia 16:20an patioko estalpean).
16:10 aldera, Santa Ageda eskean ateratako taldeen amaiera bateratua frontoian.
Oharra: ekitaldi amaieran, HH eta LHko haurrak frontoian bertan elkartu ahalko dira senideekin. Autobusa hartu behar dutenek, bus zerbitzua Bordatxoko errotonda ondoan.
Otsailak 5, ostirala
Egunean zehar, Aginagako Eskola Txikian, sukaldariz mozorrotu eta gai honi loturiko abesti eta jolasak egingo dituzte.
10:15 Udarregi Ikastolako LH-ko ikasleen mozorro desfilea, Kaxkoan barrena.
10:55 HHko haurrak ikastolatik aterako dira Kiroldegira joateko.
11:10 LH eta DBHkoen sarrera Kiroldegira, “Martxa” dantzatuz.
11:15 Udarregi Ikastolako ikasleen ikuskizuna Oiardo Kiroldegian: “Inauteriak Usurbilen”. Sarrera mugatua, ikasleen sendientzat.
15:45 aldera, inauteri festa Zubietako Eskolan. Ondoren, Guraso Elkarteak banaturiko askaria.
18:30 Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldearen kalejira Kaxkoan barrena, Oiardo Kiroldegitik abiatuta.
19:30 Orbeldi dantza taldearen emanaldia Mikel Laboa plazan. Eguraldi txarra egiten badu, frontoian. Dantza taldetik, ekimenok “ikustera gonbidatzen zaituztegu!”. Luzaideko inauterietako dantzen erakustaldia egin asmo dute.
Otsailak 6, larunbata
12:30 Udaletxetik abiatuta, erraldoi txiki, handi eta buruhandien kalejira bikaina izango dugu, dultzaineroek lagunduta.
16:00 Karaoke Festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!!!
17:00 Frontoitik abiatuta, BURRUNBAZALE txarangarekin kalejira, herriko kaleetan barrena. Animatu eta zu ere murgildu, LANBIDEEKIN zer ikusia izango duen mozorro festan. Ea zer nolako mozorroak ikusteko aukera dugun aurtengoan!!!
19:00-21:00 DJ VAN frontoian.
23:00 DJ VAN berriz frontoian.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.