Pagazpe nagusitu zen Euskal Herriko Klub Arteko Txapelketaren finalean

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 1a, 11:20

Pagazpek Usurbilgo Pilota Elkarteak talde sendoa osatu du. Azken bolada honetan, hainbat txapelketa irabazi dituzte eta, gaur egun, Euskal Herriko areriorik gogorrenetakoa da. Taldea orekatua du gainera. Adin zein modalitate ezberdinetan trebeak dira. Eta hein handi batean, oreka horri esker nagusitu dira Euskal Herriko Klub Arteko Txapelketan.

Finalean faborito nagusiak ziren. Baina txapela eskuratzeko, jokatu egin beharra dago. Faborito izateak ez du, bere horretan, garaipenik ziurtatzen. Txapelketa honetan argi geratu da horrelako hitzorduetan ere maila handiko pilotariak dituela Pagazpek.

Lau t´erdikoan galdu egin zuen Usurbilgo taldeak. Aurrera Saiaz taldeko Arratibelek Pagazpeko Ander Quinari 18-15 emaitzarekin irabazi zion partida.

Banaka kantxa osoan jokatu beharreko finala ordea, Alegian jokatu behar izan zen, Amezketan hezetasunak pilotarien lana arriskuan jartzen zuelako. Partida honetan Pagazpeko Xabi Santxo nagusitu zen, aise nagusitu ere. 18-9 azken emaitza.

Binakako partida ere Alegian jokatu zen, eta azken honetan ere, Pagazpe gailendu zen 22-20. Xabier Urbieta eta Aitor Gorrotxategiren garaipenarekin, Pagazpe izan da Euskal Herriko kluben artean jokatzen den txapelketako talderik onena.

 

Euskal Herriko II. Klub Arteko Txapelketa

Lau t´erdian:

AURRERA SAIAZ 18 -  PAGAZPE 15

(Ander Quina)

 

Banaka kantxa osoan:

PAGAZPE 18 
 - AURRERA SAIAZ 9

(Xabi Santxo)

 

Binaka:

PAGAZPE 22- AURRERA SAIAZ 20

(Xabier Urbieta-Aitor Gorrotxategi)