Jokoan zuten Euskal Ligan segi ahal izatea, baina asteburuko garaipenen ostean maila berean lehiatzen jarraituko dute, Usurbil Kirol Elkarteko jubenil neskek eta kadete mutilen zein nesken taldeek. "Kadete neska-mutilek gaizki hasi zituzten euren sektoreak, ostiralean biek galdu egin baitzituzten euren partidak, baina beste partida guztiak irabazita, aurrera egin dute", Usurbil K.E.-tik berri eman digutenez.
Hauez gain, gogoan izan, jubenil mutilak zuzenean Euskal Ligan jarraitzeko sailkatuak zeudela. Honatx kadete eta jubenilek asteburuan jokatu dituzten sailkapen faseen emaitzak eta sailkapenak:
Fase berri bati ekingo diote orain, eskubaloi taldeok. Gero, "multzo bakoitzean bina talde sailkatuko dira beste multzotakoekin Euskadiko amaierako sektorea jokatzeko, eta hortik Espainiako txapelketarako txartelak aterako dira", Usurbil K.E.-tik aditzera eman dutenez.
Hurrengo fase honetan, taldeok izango dituzte aurkari usurbildarrek:
1.- Basauri (Bizkaia)
2.- Eibar (Gipuzkoa)
3.- Leizaran (Andoain, Gipuzkoa)
Jubenil neskak:
1.- Errotabarri (Ermua, Bizkaia)
2.- Bera Bera (Donostia, Gipuzkoa)
3.- Basauri (Bizkaia)
Kadete mutilak:
1.- Bidasoa (Irun, Gipuzkoa)
2.- Ereintza (Errenteria, Gipuzkoa)
3.- Urduliz (Bizkaia)
Kadete neskak:
1.- Zarautz (Gipuzkoa)
2.- Errotabarri (Ermua, Bizkaia)
3.- Ereintza (Errenteria, Gipuzkoa)