Otsaileko kantu-jira, eguerdian

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 2a, 09:01

Asteartero moduan, otsailaren bigarren egun honetan bilduko dira berriz Kantu Taldekoak, urtarrilaren 12az geroztik Udarregi Ikastolan abian duten ikastaroan. Gogoan izan, parte hartu nahi dutenentzako izen ematea, 10 euro dira. "Edozein herritarrek euskal kantuen ikastaroan parte hartzeko aukera du. Kantu zaharrak eta berriak ikasiz edo errepasatuz", berri eman dute Kantu Taldetik.

Saioak, ohi bezala, asteartero, 18:30-19:30 artean izaten dira, Udarregi Ikastolako kantu gelan, ikastolako irakasle Susi Elosegik bideratuta. Gaur bilduko dira berriz.

Otsailaren 27ko kantu-jira, eguerdian

2016ko lehen kantu-jira antolatua zuten aurreko larunbaterako, iluntze partean. Hileroko hitzorduan ordu aldaketa bat izango da ordea, otsailean. Eguerdian ospatuko da hurrengo kantu-jira; otsailaren 27koa. Eguerdiko 12:00etan Mikel Laboa plazan hasi eta 14:00ak aldera arte luzatuko dute. "Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera", luzatzen dute gonbita Kantu Taldetik.