NOAUA!ko bazkideontzat hobaria, Errenta Aitorpenean

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 2a, 08:07

Aurten 20 urte beteko dituen NOAUA! Kultur Elkarteko bazkide izateak abantaila bat baino gehiagoz gozatzeko aukera eskaintzen du. Baita urtemuga berezi honetan ere. Adi, zuetako askok apiriletik aurrera tramitatu beharko duzuen Errenta Aitorpenari. NOAUA!ko bazkide zaretenoi hobaria aplikatuko zaizue eta.

Horretarako ordea, zuen laguntza behar dugu; zuen nortasun agiriko zenbaki osoa eta letra zein den jakin beharrean gaude. Ezinbestekoa dugu datu hau, Ogasunean zuen errenta aitorpenean NOAUA!n duzuen bazkidetza kontuan hartua izan dadin. Zuen NAN zenbakia eta letraren berri emateko deitu ostiral hau baino lehen, 943 360 321 telefono zenbakira, idatzi elkartea@noaua.eus helbidera edo etorri NOAUA!ko egoitzara.