Yoga eta mindfulness ikastaro berriak Santuenean

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 2a, 11:20

Urriaz geroztik abian zeuden saioez gain, ikastaro berriak programatu dituzte Santuenean. Aurrerantzean, asteazken arratsaldetan yoga eta mindfulness saioak ere izango dira:

Yoga:

-Astearteetan: 16:00-17:30, 18:30-20:00, 20:30-22:00

-Asteazkenetan: 16:00-17:30.

-Ostegunetan: 09:15-10:45, 16:00-17:30, 20:30-22:00.

Reiki:

-Asteazkenetan: 18:30-20:00.

Mindfulness:

-Otsailaren 4tik aurrera, ostegunero eta 8 astez: 18:00-19:30.

Argibide gehiagorako: yoga eta mindfulness (Juanjo Lertxundi, 637 413 691) eta yoga eta reiki (Abelina Manso, 619 791 170).

Osasuna suspertzeko yoga tailerra

Katia Izquierdok bideraturiko “ate irekien” moduko bi saio izango dira otsailaren 13an eta 20an, 17:30-20:00 artean Bake Epaitegi atzeko lokalean. Einean Guraso Elkarteak antolaturiko bi saiook doakoak izango dira. Informazio gehiago: kaiztos@yahoo.es edo 636 711 514 (Katia).

"Busti feminismoan", ahalduntze tailer berria emakumeentzat

“Busti feminismoan: atzo eta gaurko proposamen feministetan sakontzen”, emakumeentzako ahalduntze ikastaro berria antolatu du Usurbilgo Udalak, otsailaren 11tik apirilaren 28ra. “Munduan zein Euskal Herrian mugimendu feministak izandako bilakaera eta aldarrikapenak ezagutzeko, etorkizuneko erronkei aurre egiteko tresna ezin hobea izan daiteke. Ikastaro honetan, mendebaldeko mugimenduaren historiaz gain, Euskal Herrian 70. hamarkadatik aurrerako mugimenduaren antolatzeko modua eta aurrera eramandako borrokak aztertutuko dira”, antolatzaileek aurreratu dutenez.

Ikastaro honek hainbat helburu ditu:

-Zapalkuntza patriarkalaren oinarriak ezagutu; genero sistemen funtzionamenduan sakontzea.

-Feminismoaren definizioa eta sorrera ezagutaraztea.

-Mugimendu feministaren jatorria eta historian zehar sortu diren tendentzia ezberdinen azalpena egitea.

-Euskal Herriko mugimendu feministaren errekonozimendua eta ibilbidea ezagutzea. Batetik emakumeen antolaketa nolakoa izan den eta baita garatu dituzten borroka ezberdinen inguruko dinamika eta eztabaida konkretuak ezagutzea.

-Mugimendu Feministaren bilakaera eta egun mahai gainean dauden eztabaidagaien azterketa egitea.

-Mugimendu Feministaren ekarpenak eta erronka berriak ezagutu eta hauen inguruan eztabaidatzea.

-Bakoitzaren genealogia feminista (femealogia) eraikitzeko bitartekoak eskaintzea.

Ikastaroa otsailaren 11n hasi eta apirilaren 28an amaituko da (guztira 20 orduko ikastaroa):

Egunak: Otsailak 11, 18 eta 25, martxoak 3 eta 10, apirilak 7,14,21 eta 28 (ostegunak).

Lekua: Potxoenea.

Ordutegia: 17:30-19:30.

Dinamizatzaileak: Miren Aranguren eta Edurne Epelde (Emagin).

Izen ematea, doan: Usurbilgo Udaleko parekidetasun sailean, 943 377 110/parekidetasuna@usurbil.eus

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

KzGunea

Abiatu berri dugun hilabetean goizez zabalduko dute Kzgunea: 09:00-13:00 artean. Ikastarook iragarri dituzte, datozen asteotarako:

-Otsailak 15-26, 09:00-11:00: Ofimatika tresnak-Libre Office (erdaraz).

-Martxoak 1-10: argazki ukitua GIMP erabiliz.

-Martxoak 11-22: Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako.

Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net