Martxoaren 25etik 28ra, Aitzina eta Ernai gazte erakundeek Gazte Danbada antolatu dute Laudion, "Esna harrapa zaitzala" aldarripean. Hainbat berrikuntzekin oraingoan; tartean, musika sortzaile gazteen parte hartzea sustatu nahi dute. Horretarako, "Oholtza gainean bakerik ez" ekimena abiatu dute. Gazte Danbadan kontzertuak eskaini nahi dituzten musika taldeak aurkeztu daitezke egitasmo honetara. Bozketa sistema baliatuz, lehia modukoa planteatu dute. Babes gehien jasotzen duten taldeek izango dute martxoa amaieran, Laudioko Gazte Danbadan parte hartzeko aukera.
Bozketara aurkeztu direnen artean, Usurbilgo bost musika talde ditugu; Odolaren Mintzoa, Izeberg, Hotzikara, Floxbin eta Kezka. Taldeon aldeko bozka emateko sartu bozkatu.topatu.eus atarian. "Bi segunduko kontua da!", herriko musika taldeen esanetan.
Otsailaren 18an emango dute ezagutzera antolatzaileek, Gazte Danbadako behin betiko egitaraua; eta honenbestez baita, bertan parte hartuko duten musika taldeen zerrenda.