Usurbildik 2 bikote, EH-ko 8. Mus Txapelketako finalaurrekoetara

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 4a, 08:11

16 bikotek parte hartu zuten igandean Aitzaga Elkartean ospatu zen Euskal Herriko 8. Mus Txapelketan. Haietatik 2 bikote sailkatu dira, herrialde mailako finalerako:

1- Aitor Makazaga Beristain- Juantxo Iraola Otaño.

2- Migel Angel Goenaga Etxeberria-Iñaki Esnaola Zabala.

Hurrengo faseak

-Otsailak 20, larunbata

7 herrialdeetako finalak.

Sariak: txapelak, garai ikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak…

-Martxoak 5, larunbata

Final nazionala Urdiñarben (Zuberoa).

Sariak:

Txapeldunak: txapela, garai ikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia dena barne, 4 lagunentzat.

Txapeldun ordeak: garai ikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzako bidaia Kanariar Uharteetara.

3. bikote sailkatua: 750 euro eta asteburuko egonaldia 4 lagunentzat.

4. bikote sailkatua: 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.

5-16 postu arteko bikote sailkatuentzat: sari txikiagoak.

Oharrak:

-Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestaturiko arauen arabera jokatuko da.

-Epaileen erabakiak mugiezinak izango dira.

-Txapelketako arauak, informazio gehiago eta albiste honetako irudia: ehmus.eus

Antolatzailea: Euskal Herriko Mus Federazioa.