Hala izena du Udarregi Ikastolak, ostiralerako, otsailaren 5erako prestatu duten ikuskizunak. “Mundu osoan zabaldu omen da Euskal Herriko herri txiki batean Inauteri ospakizun bikain bat antolatzen dela. Mezua Pinpilinpauxek zabaldu dute, Kanadako pinpilinpauxen ahotsa Finlandiatik entzun zuten, Finlandiako pinpilinpauxen ahotsak Australiatik… eta Errusiatik errusiarrak, Txinatik txinatarrak, munduko zirkoetatik magoak beren untxiekin, Hawaitik hawaiarrak eta surfistak etorriko zaizkigu gure herrira. Zein da herri hori??? Usurbil!!! Etorri nahi duenarentzat izango da beti Hurbil!!!!
Herri txiki honetako biztanle batzuek ere oso modan dagoen watsappa martxan jarri eta elkarri animatuz, hortxe azalduko zaizkigu gure Anttoni, Joxepa, Manoli, Pantxika, Joxepiña eta kuadrilla. Bejondeizuela!!!!!!!! Eta notizia erabat zabaldurik, Dysneyko pertsonaiak ere, hegazkina lepo beteta, lurra hartuko dute gure herri txiki honetan”, aurreratu digute ikuskizuneko antolatzaileek.
Otsailak 5, ostirala: Inauteriak ikastetxeetan eta kalean
Egunean zehar, Aginagako Eskola Txikian, sukaldariz mozorrotu eta gai honi loturiko abesti eta jolasak egingo dituzte.
10:15 Udarregi Ikastolako LH-ko ikasleen mozorro desfilea, Kaxkoan barrena.
10:55 HHko haurrak ikastolatik aterako dira Kiroldegira joateko.
11:10 LH eta DBHkoen sarrera Kiroldegira, “Martxa” dantzatuz.
11:15 Udarregi Ikastolako ikasleen ikuskizuna Oiardo Kiroldegian: “Inauteriak Usurbilen”. Sarrera mugatua, ikasleen sendientzat.
15:45 aldera, inauteri festa Zubietako Eskolan. Ondoren, Guraso Elkarteak banaturiko askaria.
18:30 Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldearen kalejira Kaxkoan barrena, Oiardo Kiroldegitik abiatuta.
19:30 Orbeldi dantza taldearen emanaldia Mikel Laboa plazan. Eguraldi txarra egiten badu, frontoian. Dantza taldetik, ekimenok “ikustera gonbidatzen zaituztegu!”. Luzaideko inauterietako dantzen erakustaldia egin asmo dute.
Otsailak 6, larunbata: Inauteri Festa
12:30 Udaletxetik abiatuta, erraldoi txiki, handi eta buruhandien kalejira bikaina izango dugu, dultzaineroek lagunduta.
16:00 Karaoke Festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!!!
17:00 Frontoitik abiatuta, BURRUNBAZALE txarangarekin kalejira, herriko kaleetan barrena. Animatu eta zu ere murgildu, LANBIDEEKIN zer ikusia izango duen mozorro festan. Ea zer nolako mozorroak ikusteko aukera dugun aurtengoan!!!
19:00-21:00 DJ VAN frontoian.
23:00 DJ VAN berriz frontoian.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.