Santa Ageda bezpera, kantu eskeen eguna

Noaua Aldizkaria 2016ko otsailaren 4a

Usadio zaharrak berritzeko eguna otsailaren laugarren hau. Santa Ageda bezpera eta kantu saioak egunean zehar. Ikastetxeetako ikasle eta irakasleak lehenik, eta iluntze partean, Kantu Taldekoak irtengo dira kalera iluntzeko 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Bide batez, Kantu Taldetik jakinarazi diguten oharra; inauteriak tarteko, datorren asteartean Udarregi Ikastolan jai izan eta itxita egongo denez, otsailaren 9rako iragarria zuten entsegua bertan behera utzi dute. Hurrengo saioa honenbestez, otsailaren 16an, 18:30-19:30 artean.

Otsailak 4, osteguna: Santa Ageda bezpera

Aginagako Eskola Txikia

Goizean, Aginagatik barrena koplak abesten irtengo dira Eskola Txikikoak.

Udarregi Ikastola

15:00 LH-koen irteera. Osatuko duten ibilbidea: Ikastola gorria-Bordatxoko biribilgunea-Puntapax kalea-Kale Zahar-Eroskiko biribilgunea -Zubiaurrenea kalea-Bordatxoko biribilgunea-pilotalekua (eguraldi txarra egiten badu, 16:10ean ikastolatik atera eta frontoira jaitsiko dira).

15:40 DBH-koen irteera. Osatuko duten bidea: ikastola-Artzabal-beheko farmazia-Elizaren alboko harmailak-pilotalekua.

16:00 HH-koen irteera ikastolatik frontoirantz (eguraldi txarra egiten badu, emanaldia 16:20an patioko estalpean).

16:10 aldera, Santa Ageda eskean ateratako taldeen amaiera bateratua frontoian. 

Oharra: ekitaldi amaieran, HH eta LHko haurrak frontoian bertan elkartu ahalko dira senideekin. Autobusa hartu behar dutenek, bus zerbitzua Bordatxoko errotonda ondoan.

Kantu Taldea

19:00 Mikel Laboa plazatik abiatuta, abestera aterako dira Kantu Taldekoak, jantziak soinean eta makilak eskuetan!