Makila hotsen erritmora koplatan ikasleak, Santa Ageda bezperan

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 4a, 17:51

Santa Ageda bezperako koplen oihartzuna Kaxko osora hedatu du Udarregi Ikastolak ostegun bazkalostean. Zikloka banatuta, HH, LH eta DBHko Usurbil erdiguneko hainbat txoko lotu dituen ibilbide bana osatu dute ikasle eta irakasleek. Harmailak goraino beteak zituen frontoian amaitu dute kalejira talde guztiek. Ibilbidean zehar bezala, trikitilarien laguntzaz, makila hotsen erritmora "Santa Ageda bezpera degu" eta kopla gehiago abestuz. Ikasle talde batek prestatuak zituen zenbait bertso ere bota dituzte; tartean, Usurbilgo Udalari zenbait eskaera egin dizkiote.

Iluntzeko 19:00etan, Kantu Taldekoen txanda. Santa Ageda bezperako kantu-jira berezia, Mikel Laboa plazatik abiatuta.