"Yugo eta Lala", haurrentzako zinea igandean

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 5a, 08:00

Azken txanpan den Usurbilgo Udalaren negu parteko zine zikloari segida emateko, “Yugo&Lala” haurrentzako zinea euskaraz, igande honetan, otsailaren 7an, 17:00etan hasita Sutegin. Udalak antolatu eta Ziortza Gazte Elkarteak lagunduriko proiekziorako sarrerak egunean bertan izango dira salgai, 3 eurotan.

"Yugo neskatila ausarta da, eta aitarekin eztabaidan aritu ostean, etxetik ihes egin eta animaliak bizi diren lainoetako mundu fantastiko batera alde egiten du. Bertan, Lala eta osaba Hartza lagun zaharrekin elkartzen da", hala dio filmeko sinopsiak. Hortik aurrerako istorioa, igandean Sutegin.

Haurrentzako zinea euskaraz: "Yugo eta Lala"

Eguna: otsailak 7, igandea.

Ordua: 17:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Sarrera: 3 euro, egunean bertan.

Nori zuzendua: haurrei.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Laguntzailea: Ziortza Gazte Elkartea.