Ikasleen ikuskizunak eta Orbeldikoen dantza erakustaldia gaur, inauteriei ekiteko

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 5a, 08:30

Santa Ageda egunez heldu dira Inauteriak aurten. Inoiz baino goizago. Ikasleen heldutik murgilduko gara mozorro festan, goizean goizetik. "Inauteriak Usurbilen",  hala izena du Udarregi Ikastolakoek, ostiral honetarako prestatu duten ikuskizunak.

“Mundu osoan zabaldu omen da Euskal Herriko herri txiki batean Inauteri ospakizun bikain bat antolatzen dela. Mezua Pinpilinpauxek zabaldu dute, Kanadako pinpilinpauxen ahotsa Finlandiatik entzun zuten, Finlandiako pinpilinpauxen ahotsak Australiatik… eta Errusiatik errusiarrak, Txinatik txinatarrak, munduko zirkoetatik magoak beren untxiekin, Hawaitik hawaiarrak eta surfistak etorriko zaizkigu gure herrira. Zein da herri hori??? Usurbil!!! Etorri nahi duenarentzat izango da beti Hurbil!!!!

Herri txiki honetako biztanle batzuek ere oso modan dagoen watsappa martxan jarri eta elkarri animatuz, hortxe azalduko zaizkigu gure Anttoni, Joxepa, Manoli, Pantxika, Joxepiña eta kuadrilla. Bejondeizuela!!!!!!!! Eta notizia erabat zabaldurik, Dysneyko pertsonaiak ere, hegazkina lepo beteta, lurra hartuko dute gure herri txiki honetan”, aurreratu digute ikuskizuneko antolatzaileek.

Emanaldia, desfilearen ostean, goizeko 11:00etan hasiko da Oiardo Kiroldegian. Eta iluntzean, Orbeldi dantza taldekoen kalejira.

Otsailak 5, ostirala: Inauteriak ikastetxeetan eta kalean

Egunean zehar, Aginagako Eskola Txikian, sukaldariz mozorrotu eta gai honi loturiko abesti eta jolasak egingo dituzte.

10:15 Udarregi Ikastolako LH-ko ikasleen mozorro desfilea, Kaxkoan barrena.

10:55 HHko haurrak ikastolatik aterako dira Kiroldegira joateko.

11:10 LH eta DBHkoen sarrera Kiroldegira, “Martxa” dantzatuz.

11:15 Udarregi Ikastolako ikasleen ikuskizuna Oiardo Kiroldegian: “Inauteriak Usurbilen”. Sarrera mugatua, ikasleen sendientzat.

15:45 aldera, inauteri festa Zubietako Eskolan. Ondoren, Guraso Elkarteak banaturiko askaria.

18:30 Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldearen kalejira Kaxkoan barrena, Oiardo Kiroldegitik abiatuta.

19:30 Orbeldi dantza taldearen emanaldia Mikel Laboa plazan. Eguraldi txarra egiten badu, frontoian. Dantza taldetik, ekimenok “ikustera gonbidatzen zaituztegu!”. Luzaideko inauterietako dantzen erakustaldia egin asmo dute.