Kantu Taldeak ere ez du hutsik egin nahi izan Santa Ageda bezpera honetan. Ostegun iluntze honetan 19:00etan Mikel Laboa plazan bildu eta hasi dira makilen kolpe hotsak. Eta gero, trikitilari eta bertsolariekin herri erdigunean barrena zabaldu dituzten koplak abesten.
Asteartean entsegu saiorik ez
Kantu Taldetik jakinarazi diguten oharra; inauteriak tarteko, datorren asteartean Udarregi Ikastolan jai izan eta itxita egongo denez, otsailaren 9rako iragarria zuten entsegua bertan behera utzi dute. Hurrengo saioa honenbestez, otsailaren 16an, 18:30-19:30 artean.