Udal diru-laguntzak eskatzeko aukera, otsailaren 6tik 29ra

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 5a, 12:33

Herri eragileek aurtengoan gauzatu nahi dituzten egitasmoetarako udal diru-laguntzak eskatzeko aukera izango dute datozen asteotan. Ostiral honetako, otsailaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak dakartza, Usurbilgo Udalak kultur, kirol, gizarte ongizate, ingurumen eta nekazaritza zein abeltzaintza eremuetan ekimenak burutzeko banatu asmo dituen diru-laguntzen deialdiari loturiko oinarriak.

Tokiko Gobernu Batzarrak aste hasieran onartu zituen diru-laguntzok. Gobernu taldetik berri eman digutenez, guztira 300.000 euroko partida erreserbatu du laguntzotarako 2016ko udal aurrekontuetan. Hain zuzen, herritarra eta herri bizitza jarri nahi izan dute aurrekontuon erdigunean.

Otsailaren 6tik 29ra, bi egunok barne aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Diru-laguntzen %75a eman bezain laster jasoko da. %25a, justifikatu ondoren.

Diru-laguntzon helburu, onuradun eta zenbatekoen berri, esteka hauetan duzue:

Kultura

Gizarte zerbitzuak

Kirola

Nekazaritza eta abeltzaintza

Ingurumena