Udarregi Ikastolako HH, LH eta DBH-ko ikasle eta irakasleekin batera murgildu gara Inauteri giroan, goizean Oiardo Kiroldegian eskaini duten ikuskizun ederrarekin. Disneyko pertsonaiak izan dira aurtengo protagonista nagusiak. Euskal dantzetan gerria mugitzen ikusi ditugu, baita munduko beste hainbat kantu ezagunen erritmora ere. Udako ukitua ere izan duten emanaldia, irudiotan bildu dugu: