Mozorro festen asteburu honetan, ohi baino neurketa gutxiago izango ditugu udal kirol instalakuntzetan. Futbol neurketa bakarra larunbatean eta zenbait eskubaloi neurketa asteburuan zehar:
Eskubaloia Kiroldegian
Otsailak 6, larunbata
09:30 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5A - Udarregi 5C
10:45 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E. "A"-Errotabarri
12:30 Senior neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Ereintza
14:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Errotabarri
16:30 Senior mutilak, 1. nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-CD Bidasoa Irun. Sarrera doan.
Otsailak 7, igandea
12:00 Alebin neskak, Errendimenduzko Gipuzkoako Txapelketa: prestakuntza saioa.
Gipuzkoako Selekzioa
Otsailak 6, larunbata
09:00 Infantil nesken entrenamendu saioa, Orioko Karela Kiroldegian: Usurbil K.E.-ko Malen Arregi, Aitana Davila eta Uxue Olaizola deitu dituzte hitzordura.
Futbola Haranen
Otsailak 6, larunbata
14:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Ikasberri K.E. "A"
Epele-Ugaldetxo irteeran izen ematea zabalik
Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak otsailaren 14rako antolatu du 2016ko lehen txangoa; Epele-Ugalde arteko bidea osatzera animatzen dituzte herritarrak. "Otsailaren 14an Usurbildik autobusez Ereñozu ingurura abiatuko gara, Urdaburuko magalak zeharkatuz Epeletik Ugaldetxora bira egiteko. Ondoren autobusean Usurbila itzuliko gara", berri eman dute.
Goiz pasa honetarako izen ematea zabalik dago jada:
Eguna: otsailak 14, igandea.
Ibilbidea: Epele-Ugaldetxo, 14 km.
Abiatzeko hitzordua: 8:00etan, Oiardo Kiroldegitik.
Joan etorria: autobusez.
Izen ematea: 10 euro, otsailaren 10a baino lehen kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Oharra:
-Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza M.K.T.
2016ko egutegia
-Otsailak 14: Epele-Ugaldetxo.
-Martxoak 13: Hondarribia-Pasaia.
-Apirilak 10: Barandio-Altube.
-Maiatzak 7,8: Herri Urrats. Egun bat edo biko irteera aukeran:
Egun batekoa: Lizuniaga-Senpere.
Bi egunetakoa: Ereñozu-Lesaka, Lesaka-Senpere.
-Ekainak 12: Lizarrusti-Ganbo-Amezketa.
-Uztailak 10: Otzaurte-Aizkorri-Arantzazu.
-Irailak 9-11: 3 eguneko irteera Ordesara:
Lehen eguna: Pradera-Góriz.
Bigarren eguna: Góriz-Monte Perdido-Faja Pelay-Pradera.
Hirugarren eguna: Pradera-Tozal de Mallo.
-Urriak 2: irteera Iparraldera: Heleta-Hortzaize.
-Azaroak 5: Toloño.
-Azaroak 24-26: Mendi Astea.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info