Lauburu, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak emango dio hasiera mozorro festari, larunbat eguerdi partean. “Orain Inauterien txanda da. Orain dela bost urtetik ateratzen garen festaren txanda. Dakizuen bezala, urtero hutsik egin gabe betetzen dugun hitzordua da hau, eta aurten ez gara gutxiago izango. Otsailaren 6, larunbata, eguerdiko 12:30etan aterako gara Barrenkale kaleko lokaletik. Gainera, gure erraldoi eta buruhandien urteko lehen irteera honetarako, buruhandi batzuk berriturik aterako ditugu. Animatu zaitezte gurekin festa honetan ondo pasatzera!!!”, luzatu dute gonbita konpartsakoek.
Berrikuntza gehiago arratsalde parterako; Burrunbazale txarangakoen eskutik aurreko urteetan ospatu izan dugun kalejira 17:00etara aurreratu dugu, bazkalostean festa giroak etenik izan ez dezan. Txarangaren kalejira frontoian amaituko da, eta bertan, DJ Van usurbildarrari lekukoa pasako zaio. Ivan Santxoren musika emanaldia izango dugu afalaurretik eta gauean, goizaldera arte. Plana prest dugu beraz; mozorrotu denok eta kalera larunbatean, gozatu jaiaz!
Otsailak 6, larunbata
12:30 Udaletxetik abiatuta, erraldoi txiki, handi eta buruhandien kalejira bikaina izango dugu, dultzaineroek lagunduta.
16:00 Karaoke Festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!!!
17:00 Frontoitik abiatuta, BURRUNBAZALE txarangarekin kalejira, herriko kaleetan barrena. Animatu eta zu ere murgildu, LANBIDEEKIN zer ikusia izango duen mozorro festan. Ea zer nolako mozorroak ikusteko aukera dugun aurtengoan!!!
19:00-21:00 DJ VAN frontoian.
23:00 DJ VAN berriz frontoian.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.