Haizeteengatik, abisu horia emana zegoen larunbat egun osorako, eta aurreikuspenak bete dira; Inauteri Festa abiatzeko Lauburu Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa eguerdian Kaxkotik barrena egitekoa zen kalejira eragotzi du. Hasieran, erraldoi handienak atera dituzte Barrenkaleko lokaletik, eta haizeak zutik mantentzeko lanak ematen zizkiela ikusita, erraldoi txikiagoak ateratzea erabaki dute.
Kalejira hasi berritan,Kale Nagusian aurrera zihoazela, dantzatzeko ere nahiko lan zuten, haizea dela eta. Azkenean Patrinetik gora frontoira joan, eta babesean, erakustaldi bikaina eskaini dute dultzaineroen laguntzaz.
Inauteri Festako lehen orduak girotu dizkigute Lauburu Konpartsakoek, mozorrotuta atera diren koadrila mordoarekin batera. Inauteri Festa hasi besterik ez da egin. Adi datozen orduotako deialdiei:
Otsailak 6, larunbata
17:00 Burrunbazale txarangakoekin kalejira.
19:00/23:00 Dj Van frontoian.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.