Arratsaldekoen zain, mozorro desfile aparta izango dugu eguerdian

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 6a, 16:50

Osakidetzak lan deialdi publiko berri bat egin ote duen pentsatzen hasiak gara, eguerdian ikusi dugun osasun zerbitzuetako hainbat eta hainbat profesionalekin topo egin ostean. Pentsa, klinika bat ere zabaldu dute Sutegi ondoan. Eta osasun zentroetatik itsasora nahiz landa eremura eraman gaituzte, bidean aurkitu ditugun arrantzale, erlezain edo artzainek. Euskal Herriko ofizio tradizionalei ere omenaldi eder asko egin diete eta, koadrila batek baino gehiagok.

Argi denez, lanbideen Inauteri Festa dugu aurten Usurbilen. Eta beste behin, herritarren mozorro desfile bikainaz gozatu ahal izan dugu eguerdi partean. Datozen orduotarako mozorrotu gehiago espero dira herrian. Ia zer nolako irudiak biltzeko aukera dugun. Momentuz, hemen doakizue bazkalaurretik atera dugun argazki bilduma hau.

Egilea: Ion Markel Saez de Urabain.