Nekazaritza eta ingurumeneko udal diru-laguntzak, otsailaren 5era arteko egitasmoak babesteko

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 8a, 09:46

Otsailaren 5az geroztik zabalik dute herri eragileek, 2016an zehar ekimenak antolatzeko udal diru-laguntzak eskatzeko deialdia, bai kultur, kirol zein gizarte ongizate eremuetan. Ingurumen eta nekazaritza zein abeltzaintza arloetarako diru-laguntzak banatuko ditu baita, Usurbilgo Udalak. Baina kasu honetan, 2015eko urtarrilaren 1etik 2016ko otsailaren 5era arte gauzaturiko egitasmoentzako izango da.

Diru-laguntza guztion oinarriak, pasa den ostiraleko, otsailaren 5eko

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak dakartza.

Tokiko Gobernu Batzarrak otsailaren 1ean onartu zituen diru-laguntzok. Gobernu taldetik berri eman digutenez, guztira 300.000 euroko partida erreserbatu du laguntzotarako 2016ko udal aurrekontuetan. Hain zuzen, herritarra eta herri bizitza jarri nahi izan dute aurrekontuon erdigunean.

Otsailaren 6tik 29ra, bi egunok barne aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Segidan datozen esteka hauetan duzue, diru-laguntzon helburu, onuradun eta zenbatekoen berri:

Kultura

Gizarte zerbitzuak

Kirola

Nekazaritza eta abeltzaintza

Ingurumena