Jendez betea ikustera ohituta gaude, baina oraingoan arrazoi berezi bat tarteko hurbildu zen hainbeste lagun; 24 urte bete berri baititu Aginaga Sagardotegiak. Otsaileko lehen ostiralean ospatu zuten urtemuga, Jon Ostolaza trikitilariak girotu zuen afari berezi bezain dastagarri baten bueltan. Urtemugak berez bereziak badira, 2017koa are gehiago izango da; mende laurdena beteko baitu Aginaga Sagardotegiak. Zorionak!