Igandeko Epele-Ugaldetxo mendi irteerarako izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 9a, 10:06

Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak iganderako, otsailaren 14rako antolatu du 2016ko lehen txangoa; Epele-Ugalde arteko bidea osatzera animatzen dituzte herritarrak. "Otsailaren 14an Usurbildik autobusez Ereñozu ingurura abiatuko gara, Urdaburuko magalak zeharkatuz Epeletik Ugaldetxora bira egiteko. Ondoren autobusean Usurbila itzuliko gara", berri eman dute.

Goiz pasa honetarako izen ematea zabalik dago jada:

Eguna: otsailak 14, igandea.

Ibilbidea: Epele-Ugaldetxo, 14 km.

Abiatzeko hitzordua: 8:00etan, Oiardo Kiroldegitik.

Joan etorria: autobusez.

Izen ematea: 10 euro, otsailaren 10a baino lehen kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharra:

-Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T.

2016ko egutegia

-Otsailak 14: Epele-Ugaldetxo.

-Martxoak 13: Hondarribia-Pasaia.

-Apirilak 10: Barandio-Altube.

-Maiatzak 7,8: Herri Urrats. Egun bat edo biko irteera aukeran:

Egun batekoa: Lizuniaga-Senpere.

Bi egunetakoa: Ereñozu-Lesaka, Lesaka-Senpere.

-Ekainak 12: Lizarrusti-Ganbo-Amezketa.

-Uztailak 10: Otzaurte-Aizkorri-Arantzazu.

-Irailak 9-11: 3 eguneko irteera Ordesara:

Lehen eguna: Pradera-Góriz.

Bigarren eguna: Góriz-Monte Perdido-Faja Pelay-Pradera.

Hirugarren eguna: Pradera-Tozal de Mallo.

-Urriak 2: irteera Iparraldera: Heleta-Hortzaize.

-Azaroak 5: Toloño.

-Azaroak 24-26: Mendi Astea.

Irudia eta informazio gehiago: andatzamendizale.info