Kantu Taldekoen entsegu saiorik ez gaur

Noaua Aldizkaria 2016ko otsailaren 9a

Inauteriak tarteko, astearte honetan Udarregi Ikastolan jai izan eta eraikina itxita egongo denez, gaurko iragarria zuten entsegua bertan behera utzi du Kantu Taldeak. Hurrengo saioa honenbestez, otsailaren 16an, 18:30-19:30 artean, ohiko tokian.

Kantu-jira eta bazkaria

Bestalde, otsailaren 27an ospatuko da hilabete honi dagokion kantu-jira. Hitzordu berezia deitu dute oraingoan; kantu-jira eguerdian izango baita, eta ondoren, kantu-bazkaria antolatu dute Urdaira Sagardotegian:

Otsailak 27, larunbata

12:00-14:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta: "Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera. Kantujira izango da otsaileko azkenengo larunbatean 27an, baina aldaketa batekin: iluntzean izan beharrean eguerdira pasa dugu".

Ondoren, kantu bazkaria Urdaira Sagardotegian. 
Bazkaritarako izen emateko, deitu 686 969 112 (Ana) telefono zenbakira, otsailaren 22a baino lehen.

Antolatzailea: Usurbilgo Kantu Taldea.