Goizeko 09:00ak arte iragarria zuen arren, astearte arratsaldeko 18:00ak arte luzatu du Euskalmet meteorologia agentziak, haizeagatik atzo gauetik inguruotan aktibatua duen abisu horia. Haizeguneetan, hego-mendebaldeko 100-110 kilometro orduko haize boladak izan ditzakegu, haizeguneak ez diren lekuetan 80-90 kilometro orduko boladak. "Arratsaldean haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da", eta baretzera egingo omen du.
Honatx datozen orduotarako iragarpena:
Otsailak 9, asteartea
"Goizean hego-mendebaldeko haizeak bazterrak astinduko ditu, batez ere haizeguneetan, eta bereziki Bizkaia eta Araban. Haize honekin ateri eta giro epela. Eguerdi aldera aldiz, egoera hau aldatu eta giroa erabat kaskartuko da. Haizea mendebal/ipar-mendebaldetik finkatuko da eta euritara joko du. Beraz, euria protagonista izango da egunaren bigarren zatian. Giroa hozten joango da, eta oro har haizeak indarra galduko badu ere, kostaldean mendebal haizea boladaka zakar ibiliko da".
Informazio eguneratua: euskalmet.eus