Usurbilgo Udalak martxan ditu, 3 esleipen deialdi

Noaua Aldizkaria 2016ko otsailaren 10a

Etxez etxeko laguntza, Artzabalgo Gure Pakea Elkarteko taberna eta Santueneko Gure Elkarteko taberna esleitzeko deialdia egina du Usurbilgo Udalak. Lizitazio hauetara aurkezteko epeak zabalik segitzen du. Zehaztasun gehiago segidan:

-Etxez etxeko zerbitzua

Zehaztasunak: etxez etxeko laguntza zerbitzua bi urtetarako, beste urte beteko bi epez luzagarria.

Oinarriak: otsailaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Deialdira aurkezteko epea: 15 egun natural, otsailaren 1etik zenbatzen hasita.

-Artzabalgo taberna

Zehaztasunak: Gure Pakea Elkarteak Artzabalen duen egoitzako tabernaren kudeaketa kontratua esleipena 5 urtetarako, urtez urte 5 urtera arte luzagarria.

Oinarriak: otsailaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Deialdira aurkezteko epea: 20 egun naturalekoa, otsailaren 2tik zenbatzen hasita.

-Santueneko Gure Elkarteko taberna

Zehaztasunak: Santuenea 11n kokatua dagoen Gure Elkartea jubilatuen lokaleko taberna eta bertan dauden elementu eta instalazioen erabilpena eta zerbitzua esleitzeko prozedura irekia. Bi urte, beste urte beteko bi epez luzagarria.

Oinarriak: otsailaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Deialdira aurkezteko epea: 20 egun naturaleko epea, otsailaren 5etik.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.

Agiriak eskuratu eta informazio gehiago jasotzeko:

Jendaurreko ordutegia udaletxean: astelehenetik ostiralera, 08:00-14:30.

943 371 951

kontratazioa@usurbil

usurbil.eus