2015ean baino 43 langabetu gutxiagorekin hasi dugu urtea

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 10a, 09:49

Estatuko Enplegu Zerbitzuak 344 langabetu zenbatu zituen duela urtebete Usurbilen. 2016ko lehen hilabetean berriz 301 langabetu, lanik gabeko 43 lagun gutxiago beraz. Abenduko datuekin alderatuta, 9 langabetu gutxiago izan ditugu urte hasiera honetan. Langabetu gutxiago erregistratu dituen udalerri bakarra izan da Buruntzaldean, gainerako udalerrietan gorantz egin baitu langabezia tasak; guztira 4.192 langabetu zeuden Buruntzaldean abenduan. Urtarrilean, 4.341. Gipuzkoan ere bai, 41.335etik 42.611ra igo da langabetu kopurua.

Usurbilgo langabetu kopurua beherantz doan arren, enpleguaren kalitateak hoberantz ez du egiten. Batetik, emakumeen artean dago langabetu kopuru altuena; urtarrilean 166 emakume ziren lanik gabe, eta 135 gizonezko.

Aldiz, gizonezkoen kontratazioak emakumezkoenaren gainetik segitzen du; urtarrilean erregistraturiko 340 kontratutik, 172 lan kontratu gizonezkoenak, 168 emakumezkoenak. Kontratu gehienak, 320, aldi baterako sinatu ziren.

2016ko urtarrila

Usurbil: 301.     Buruntzaldea: 4.341.    Gipuzkoa: 42.611.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 135.

25 urtetik behera: 7.

25-44 urte artean: 63.

45 urtetik gora: 65.


Emakumezkoak: 166.

25 urtetik behera: 7.

25-44 urte artean: 85.

45 urtetik gora: 74.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 7.

Industria: 41.

Eraikuntza: 29.

Zerbitzuak: 204.

Aurretik lanik gabe: 20.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 921.

Astigarraga: 310.

Hernani: 1.224.

Lasarte-Oria: 1.252.

Urnieta: 333.

Usurbil: 301.

Guztira: 4.341.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 42.611.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 340.

Aldi baterakoak: 320.

Zerbitzuen sektorean: 186.

Sexuaren arabera: 172 lan kontratu gizonezkoenak, 168 emakumezkoenak.