Santixabeletako Jai Batzordearen lehen bilera, otsailaren 22an

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 11a, 12:24

Herriko festak prestatzen hasteko ordua heldua da. Santixabeletako Jai Batzordeak lehen bilera deitu du, otsailaren 22rako, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Jaien egutegia finkatu nahi dute, eta festetarako proposamenak bildu. Festetan ekitaldi edo ekimenik antolatu nahi baduzue, hortxe duzue zuen ekarpenak egiteko bilgune aproposa. Ohi bezala, bilera irekia izango da; herritar nahiz eragileak daude gonbidatuak.