2016an ere, kultur ekimenen sustapena babestuko du Udalak

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 11a, 07:41

Otsailaren 29ra arte zabalik dute herri eragileek, 2016an zehar ekimenak antolatzeko udal diru-laguntzak eskatzeko deialdia, bai kultur, kirol zein gizarte ongizate eremuetan. Ingurumen eta nekazaritza zein abeltzaintza arloetarako diru-laguntzak banatuko ditu baita, Usurbilgo Udalak. Baina kasu honetan, 2015eko urtarrilaren 1etik 2016ko otsailaren 5era arte gauzaturiko egitasmoentzako izango da.

Tokiko Gobernu Batzarrak otsailaren 1ean onartu zituen diru-laguntzok. Gobernu taldetik berri eman digutenez, guztira 300.000 euroko partida erreserbatu du laguntzotarako 2016ko udal aurrekontuetan. Hain zuzen, herritarra eta herri bizitza jarri nahi izan dute aurrekontuon erdigunean.

Segidan datozen esteka hauetan duzue, diru-laguntzon helburu, onuradun eta zenbatekoen berri:

Kultura

Gizarte zerbitzuak

Kirola

Nekazaritza eta abeltzaintza

Ingurumena

Laguntza maila altua

Kultur arloko udal diru-laguntzei dagokienez, irizpideok finkatu ditu Udalak:

-Ikastaroak: gehienez %60a lagunduko dira diruz. "Ikastaroko parte-har­tzaile bakoi­tzeko udalak emango duen gehienezko diru-kopurua 100 eurokoa izango da. Parte-har­tzaileen diru-sarrera izan behar dute".

-Irteerak: "gehienez ere, udalari eskatutako diru-lagun­tza­ren %10ekoa izango da".

-Kanpamendu, udako ekin­tza, txo­koak: "gehienez ere, udalari eskatutako diru-lagun­tza­ren %60a emango da. Derrigorrez, parte-har­tzaileen diru-sarrera izan behar dute".

-Gainerako kultur ekin­tzak: gehienez ere, udalari eskatutako diru-lagun­tza­ren %95a jasoko da. "Ekin­tza baterako 2500 euro baino gehiagoko diru-lagun­tza eska­tzen denean, udalak beste era bateko irizpideak erabili ­ditzake: ekin­tza bera (helburua, kalitatea, originaltasuna, herria nabarmen­tzea, genero ikuspegia), noren­tza­koa (eragina gizartean, kolektibo bereziei zuzendua egotea), parte har­tzea bul­tza­tzea, finan­tziazio iturriak".

Oharra: diru-laguntza onartutakoan, %75a emango da. Gainerako %25a, justifikatu ondoren, "beranduenera 2017ko urtarrileko azkeneko Tokiko Gobernu Batza­rrak onartu beharko du".

Diru-laguntza guztion oinarriak, otsailaren 5eko

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak dakartza.