Eroskik duen zor finantzarioari aurre egiteko Gonuri Harizartean S.L. sozietate higiezinak (Eroskik bertako kapital sozialaren %45a du) 11 merkaltagune saldu berri dizkio Invesco izeneko AEB-tako inbertsore talde bati. Saldu dituen merkaltagune handien artean da Urbil. Eta Urbilekin batera, Leioa, Barakaldo, Abadiño, Zalla, Iruña, Tutera, Arrasate, Zarautz, Azkoitia eta Ordiziako merkatalguneak. Jabe berriak alokairuan utzi dizkio merkatalgune guztiok Eroskiri; tartean Urbil bera.
"Gonuri Harizartean SL Higiezinen Sozietateak, zeinetan Eroski %45en jabe den, higiezin aktibo sail bat saldu berri du 358 milioi eurotan. Operazio horri esker, Eroskik sozietate horretan zuen finantza inbertsioa berreskuratu du, eta horrek likidezia bolumen esanguratsua ematen dio, zeina zor finantzarioaren amortizaziorako erabiliko duen", prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez.
Onuragarritzat jo du Eroskiko finantza zuzendari Jose Ramon Anduagak, egin berri duten salmenta operazioa. "Higiezin sozietateetako inbertsio finantzarioetatik itzuli zaigunari esker, bermeekin egin ahal izango diegu aurre, finantza berregituratzeko akordioan bankuarekin hartutako konpromisoei", adierazi du.
Honakoa ez da egin duten salmenta operazio bakarra. "Iaz, gainera, Eroskik supermerkatu sail baten salmenta bururatu zuen erdialde hegoaldean, 143 milioi eurotan. Operazio horren helburua zera zen, zor finantzarioa gutxitzea eta Taldearen errentagarritasun globala hobetzea, konpainiaren bataz bestekotik beherako efizientzia zuten ratioetako aktiboak bereizita. Operazio horiekin, konpainia ari da Plan Estrategikoa betetzen, non indarguneetan gehiago oinarritzen den eta errentagarriagoa den Taldea lortzea bilatzen duen", adierazi dute.