Film proiekzioa igandean, Matrakak Talde Feministaren eskutik

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 12a, 08:07

"La sonrisa de Mona Lisa" filma proiektatuko du Matrakak Usurbilgo Talde Feministak igande arratsaldeko 18:00etan hasita (eta ez 19:00etan), Sutegiko auditorioan. Mike Newellek zuzenduriko film hau 1953. urtean girotua dago. Katherine Watson, Californiatik Wellesleyko Unibertsitatera lekuz aldatzen da Artearen Historia irakastera. Gerraostea da, Katherinek bere ikasleek emantzipatzeko eskura dituzten aukerak baliatzea espero du. Baina unibertsitate prestigiotsura heldu berritan, unibertsitatea tradizioari eta konformismoari oso lotua dagoela jabetuko da".

Film proiekzio honez gain, bide batez aipatu, gerturatzen ari den martxoaren 8ko Emakumeen Egunari begirako ekimenak prestatzen ari direla Matrakak taldekoak.