Legatza zaporedun Tipi-Tapa igandean

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 12a, 08:25

Artzabal, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernak igandeko Tipi-Taparako prest ditugu. Oraingoan, legatzadun zizka-mizkak prestatuko dizkigute. Ohi bezala, edaria eta pintxo bereziak 2 eurotan dastatzeko aukerarekin batera, bi sari irabazteko aukera izango dute ibilbide gastronomikoa osatzen dutenek; 150 euroko erosketa balea eta 2 lagunentzako otordua.

Zozketa, otsailaren 14ko Tipi-Tapa amaieran egingo dute. Zozketan parte hartzeko egin beharrekoa oso erraza da; eskutan duzuen Tipi-Tapa txartela 5 tabernetako zigiluekin osatu eta edaritegiotako kaxaren batean utzi.