Mendi irteera eta herriko taldeen neurketak, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 12a, 08:45

Igande goizean Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoak Epele-Ugaldetxo ibilbidea osatzera doaz, aurrez izena eman duten mendizaleekin. Honez gain, pilota, futbol eta eskubaloi neurketak jokatuko dira asteburu osoan zehar. Honatx egunotarako kirol agenda:

Pilota Aginagan

Otsailak 12, ostirala

19:00 Aginagako Ariztitxo frontoian:

Euskal Herriko Txapelketa: eskuz banaka, Nagusiak

Pagazpe (Ander Quina)-Erreka (Doneztebe)

Udaberri Txapelketa

Paleta goma 2.maila

Pagazpe (Xabier Murua-Josu Arruti)-Azkoitia 1

Pala goma 1.maila

Pagazpe 1 (Aitor Matxain-Jon Olaizola)-Real Sociedad

Futbola Haranen

Otsailak 13, larunbata

09:15 Benjaminak, lagun artekoa: LH3.

10:00 Benjaminak, lagun artekoa: LH4.

11:15 Infantil neskak: Usurbil F.T.-Hernani C.D. "A"

16:00 Jubenilak: Usurbil F.T.-Billabona K.E.

Otsailak 14, larunbata

11:00 Alebin federatua: lagun arteko neurketa.

Eskubaloia Kiroldegian

Otsailak 13, larunbata

10:00 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6A-Udarregi 6C

11:15 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Atl.Basauri

12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Udarregi B Usurbil

Otsailak 14, igandea

10:00 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E. "A"-Aiala Zarautz.

11:15 Kadete neskak, Gipuzkoako selekzioa: prestakuntza saioa. Deitu dituzten jokalarien artean, Usurbil K.E.-ko Nahia Marcos Huici.

Eskubaloia, Gipuzkoako Selekzioa

Otsailak 14, igandea

09:45 Infantil mutilen entrenamendu saioa, Orioko Karela Kiroldegian: Usurbil K.E.tik Julen Lejardi, Manex Irazabal, Jon Mikel Elexpe, Eneko Furundarena, Xabi Olazabal, Amets Uburruza eta Harri Bruño jokalariak deitu dituzte hitzordura.

Epele-Ugaldetxo mendi irteera

Andatza M.K.T.-k otsailaren 14rako antolaturiko irteerarako izen ematea asteartean itxi zuten. Apuntatu direnek, igande goizeko 8:00etarako gerturatu beharko dute Oiardo Kiroldegira. Epele Ugalderekin lotuko duen 14 kilometroko bidea osatuko dute mendizaleek.