Otsailaren 27an ospatuko da hilabete honi dagokion kantu-jira. Hitzordu berezia deitu dute oraingoan; kantu-jira eguerdian izango baita, eta ondoren, kantu-bazkaria antolatu dute Urdaira Sagardotegian. Otordurako izen ematea zabalik dago:
Otsailak 27, larunbata
12:00-14:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta: "Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera. Kantujira izango da otsaileko azkenengo larunbatean 27an, baina aldaketa batekin: iluntzean izan beharrean eguerdira pasa dugu".
Ondoren, kantu bazkaria Urdaira Sagardotegian. Bazkaritarako izen emateko, deitu 686 969 112 (Ana) telefono zenbakira, otsailaren 22a baino lehen.
Antolatzailea: Usurbilgo Kantu Taldea.