Urdiñarbeko maskaradetara igandean, autobusez

Noaua Aldizkaria 2016ko ots. 12a, 09:44

Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldea igandean Zuberoako Urdiñarben ospatuko diren maskaradetara joateko autobus zerbitzua antolatzen ari da. Izena aurrez eman behar da. Hauxe, otsailaren 14rako lotu duten plana:

Otsailak 14, igandea

08:30 Oiardo Kiroldegitik autobusez abiatu.

11:00 Goizeko ekitaldia ikusi.

Eguerdian, bazkaria norberak eramanda.

17:00 Arratsaldeko saioa ikusi.

19:00-19:30 aldera, Usurbilera abiatu.

21:00 Itzulera.

Oharra: joan etorrirako autobus zerbitzua antolatu dute. Izen emateko: orbeldi.udt@gmail.com edo 688 851 886 (Ugaitz). Prezioa: 15 euro.

Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.

Inauterietan dantzan

Orbeldi Usurbilgo Dantza Taldekoek girotu ziguten ostiral iluntzean, Inauteri Festa bezpera. Oiardo Kiroldegitik atera eta herri erdigunean barrena ikusi genituen kalejiran, eta Luzaideko inauterietako dantzen erakustaldi bikaina eskaintzen. Eta bide batez noski, mozorro festa gure artera heldu zela gogorarazten.