Erraustegia eraiki asmo duten "0 gunera" mendi martxa antolatu du otsailaren 28rako, Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Hitzordua prestatu eta ekimenari buruzko xehetasun gehiago eskaintzeko bilera irekia deitu du Erraustegia Erabakia herri plataformak ostiral honetarako, otsailaren 12rako, 18:00etan Potxoenean.
Zutabeak herrietatik
Azpiegituraren kokagunea inguratzen duten udalerrietatik herritar zutabe bana abiatuko da hilabete barru, zero gune horretara. Puntu horretan elkartuko dira herritar zutabe guztiak. Eta gero, Zubietara jaitsiko dira. Antolatzaileek dagoeneko finkatu dituzte martxa honen abiapuntu, elkargune eta amaiera hitzorduak:
Abiatzeko hitzorduak
08:00 Zizurkilen, plazatik.
08:30 Hernanin, Gudarien Plazatik.
09:30 Añorga Txikitik.
10:30 Lasarte-Orian, Okendo plazatik.
11:00 Usurbilen, frontoitik.
11:00 Zubietan, frontoitik.
Herritar zutabeen hitzordu bateratua
12:00 Zero puntuan.
Amaiera
13:00 Zubietako frontoian.
Deitzailea: Errausketaren Aurkako Mugimendua.